Esandakoaren arabera, Baserri Antzokian batez ere gazteak bildu ziren, Txorierrikoak eta 25 urtetik beherakoak. “Oso portaera eredugarria izan zuten eta ez zen liskarrik egon. Oso giro polita izan zen gau osoan”. Izan ere, Baserri Antzokiak oso jai erakargarria antolatu zuen urte berria ospatzeko. Horrela, hara bertaratu zirenak Munza eta Eraso dj-en musikaz eta Show Party ikuskizunaz gozatu ziren giro atseginean eta euskaldunean.