Ur-putzuak direla eta, errepide-ertzetan kontuz ibiltzeko eskatu da

a: Vlad Chetan (Pexels) 2023ko urt. 16a, 09:10

Euria barra-barra ari duela esnatu gara gaur, eta biharko 24:00ak arte euri asko espero da, Euskalmetek iragarri duen moduan. Euri zaparrada handiak direla-eta, abisu horian gaude eta oinezkoei zein gidariei arreta handiz ibiltzeko eskatu zaie, errepide-ertzetan ur-putzuak daudelako. Haizeagatik eta olatu handiengatik ere ezarri da abisu horia. Bestalde, aste euritsua izango da eta espero eguaztenean 200-400 metro inguruan elurra botatzea, ipar-mendebaldetik oso aire hotza iritsiko da eta.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).