Prestatzeko era:
Ontzi batean esnea, esnegaina eta banilla ipiniko ditugu, eta berotu. Gelatina ur hotzetan jarriko dugu, xukatu, eta ontzira gehituko dugu. Ondo eragingo dugu, harik eta gelatina urtzen den arte. Txokolatea botako dugu eta urtzen denean nahasia edalontzitan ipiniko dugu. Hozkailura sartuko ditugu hoztu daitezen. Bitartean, laranjak zuritu eta zatituko ditugu. Beste ontzi batean ipiniko ditugu, azukrea bota, eta irakiten utziko dugu. Iragazi, eta hozkailura sartuko dugu hozteko. Azkenik, laranja-erredukzioa panacotten gainean zabalduko dugu. Nahi izanez gero, menda erabili dezakegu apaintzeko.