Bestalde, bigarren saria INFOBEACH proiektuak irabazi du, hondartzeko informazioa kontsultatzeko aplikazio mugikorra dena; eta hirugarrena, EKOLATUA proiektuak, gizartea klima-aldaketarekiko eta garapen iraunkorrarekiko sentikor bihurtzea helburu duena. Proiektu horiek 350 euroko txekea eta 150 euroko txekea jaso dute hurrenez hurren, teknologian gastatzeko. Lehiaketan 39 lagunek hartu dute parte eta guztira 12 ekintzailetza-proiektu aurkeztu dituzte. Txorierriko gazteak eta Politeknika Ikastegiko ikasleak izan dira parte-hartzaileak.
Lehiaketa Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateak egin du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du Gaztedi programaren baitan. Helburua da Txorierriko 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteen artean ekintzailetza sustatzea.