Gazte Mailan, beste partida gogor eta ikusgarri bat jokatu zen, baita luzea ere. Azkenean, Sasiain zestoarrak eta Bullon zornotzarrak 22 eta 12 irabazi zieten Zabaleta-Leonet oiartzuarrei. Hasieran, partida orekatua izan zen, baina 12. tantotik aurrera Sasiainek eta Bullonek argi eta garbi lortu zuten garaipena.