Esate baterako, dagoeneko txorierritar askok batuan jardutean azkar eta bizkor esaten dute, eta, kasurik onenean, ume-umetatik erabilitako arin etxerako uzten dute. Txorierrin, mendebalde gehienean lez, arin da forma nagusia.
Ekialderantz eginda bizkor ere entzungo dugu Eibar inguruan; agudo darabilte hainbat gipuzkoar eta nafarrek. Gipuzkoan, dena dela, azkar hitza gailentzen da. Eta, amaitzeko, Ipar Euskal Herrian fite eta zalu berbak darabiltzate.
Ondo dago hango eta hemengo hitzak ere ezagutzea, literaturaz gozatzeko, hizkuntzarekin olgatzeko edo Mihiluze txapelketan parte hartzeko, baina geure berbak ahaztu barik.