Pintxo bakoitzak 1,5 euro balio izango du eta tabernen arteko ibilaldian musika egongo da. Erabiltzaileek botoa emateko aukera izango dute, herriko pintxorik onena aukeratzeko. Iritzia adierazi dutenen artean, bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko dira. Hori Izarza jatetxean egingo da. Lehiaketa 20:00etatik 22:30era bitartean egingo da. Hurrengo saioa, arrain-pintxoena, martxoaren 18rako antolatu dute; eta modalitate librearena, apirilaren 15erako.