Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak bertso-afaria antolatu dute Baserri Antzokian apirilaren 1erako. Bertso-afaria 21:00etan hasiko da eta bertan parte hartuko dute bertsolari hauek: Etxahun Lekuek, Ane Labakak, Enare Muniategik eta Jone Larrinagak. Bestalde, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzaile ibiliko da. Sarrerak martxoaren 6an ipiniko dira salgai 20 euroan. Leku hauetan erosi daitezke: Oxangoiti tabernan (Lezama), Zamudioko liburudendan eta Baserri Antzokian. Era berean, whatsappa bidali daiteke 686 256 854 telefono-zenbakia. Bertso-saioaren ostean erromeria egongo da Zutik taldeak girotuta, eta 24:00etatik aurrera sarrera doakoa izango da.