Aikor! Txorierriko herri aldizkariak lan-eskaintza hau egin du: langile bat behar da, komertziala izateko. Nahitaezko baldintzak hauek dira: euskara jakitea eta autoa izatea. Gainera, komertzial- eta administrazio-lanetan eskarmentua izatea kontuan hartuko da, baita Interneten jakintza izatea ere: gizarte-sareak, webgintza... Curriculumak aikortxori@aikor.com helbidera bidali behar dira martxoaren 20ra arte.