Zapatuan, martxoak 11, borroka kategoriako taekwondo txapelketak egin ziren Bilboko Miribilla aretoan. Kadete mailan, Derioko Doyan gimnasioko 22 gaztek hartu zuten parte Bizkaiko txapelketan eta bakarrik horietako hiruk ez zuten dominarik Txorierrira ekarri. Gainerakoek urrezko zazpi domina, zilarrezko beste zazpi eta brontzezko bost domina lortu zituzten. Beste alde batetik, Euskadiko 21 urte azpiko txapelketan aritu ziren hiru gazteek domina bana irabazi zuten: urrezko bi eta zilarrezko bat. “Oso pozik gaude. Gazteek lan txukuna egin dute eta izugarrizko ekarpena egin diote taldeari”, esan dute Doyan gimnasioko entrenatzaileek.