Badugu 'Suirrealismoa' ikuskizunerako sarreren irabazlea

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 14a, 14:21

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu, eta SUiRREALISMOA ikuskizuna plazaratu dute, zeinak dantza, interakzioa, bideo-sorkuntza eta musika uztartzen baita. Ikuskizuna Arriaga Antzokian antzeztuko dute martxoaren 16an, 19:30ean, Loraldia festibalaren baitan. Aikor! aldizkariak ikuskizuna ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean, eta Cristina Sierra izan da irabazlea.