Berbalagunak, Aramaion

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 17a, 10:46

Txorierriko Berbalagun taldea Aramaio herrira joan zen asteburuan. Guztira, 42 lagunek eman zuten eguna Arabako herri horretan. Berbalagunak talde bitan banatu ziren: batzuek mendi-ibilaldia egin zuten; eta besteek, trikipoteoa, Aramaiotik. Herriko jendeak bat egin zuen trikipoteoarekin. Ostean, guztiak batu ziren eta sagardotegi batean bazkaldu zuten. Giro ederra egon zen egun osoan, baita jatetxean ere. Izan ere, sagardotegian ibiltzen ziren hainbat lagunak berbalagunekin batera abestera animatu ziren.

Berbalagun proiektuak euskararen erabilera areagotzea du helburu. Horretarako, euskaltzaleak batzen dira aisialdian, elkarrekin eta euskaraz ondo pasatzeko. Berbalagun egitasmoan zein Gurasolagun egitasmoan izena emateko, 660 270 706 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo txorierri.berbalaguna@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi. Txorierriko euskara elkarteetan, euskaltegietan edo Mankomunitatean ere galdetu daiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).