Julen Axpe, furgonologista

Aikor aldizkaria 2023ko martxoaren 30a

Otxandioko umoregileak Larrabetzuko Uritarra taldea bisitatu zuen duela aste batzuk, eta primeran pasatu zuten. Axpek furgonetaz  eramaten ditu bere saioak herrietako plazetara. “Oso es­pe­rientzia polita da. Ikuskizuna egitera joa­ten zara herri batera edo bestera, bai­na ikuskizun hori da bidaiaren par­te txiki-txikia: furgonetan ordu as­ko ematen dira, gidatzen, musika en­tzuten, paisaia ikusten…; lekura hel­tzen da, non aparkatu topatu, jen­dea ezagutu… Ordu bateko ikus­kizunaren atzean daude bizipen uga­ri, niri asko gustatzen zaizkidanak. Gaine­ra, gidatzea eta musika entzutea ins­pi­razio-iturria dira niretzat”. Elkarrizketa laster irakurgai webgunean eta aldizkarian.