Hamalau jardunaldik osatuko dute lehia eta horietan sei bikote arituko dira: Gaubeka eta Gordon; Ibarguren eta Ibai Pérez; Madariaga eta Urrutia; Maldonado eta Alkorta; Necol eta Trannoy; eta Fusto eta Del Río. Guztira zazpi pilotalekutan jokatuko dira partidak: Bizkaia Frontoia (Bilbo), Armintza, Larrabetzu, Plentzia, Sopela, Urduliz eta Zierbena. Larrabetzuko partida 18:00etan izango da eta Txorierriko pilotariak izango ditugu ikusgai: Fustok eta Del Ríok Madariaga-Urrutia bikotearen kontra jokatuko dute; eta Necol-Trannoy bikoteak, Maldonadoren eta Alkortaren kontra.
Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak atzo aurkeztu zuen txapelketa, baita Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa ere. Horretan lau bikote sartuko dira lehian: Irazustabarrena eta Gorostiaga; Murillo eta Arrillaga; Galdós eta Zulaika; Sáez eta Erasun. Partidak apirilean jokatuko dira eta finala Bilbon egingo da maiatzaren 5ean.
Aldundiak emakumezkoen kirola eta pala bultzatu nahi ditu. “Bizkaiko Foru Aldundian lanean dihardugu emakumeen kirolak toki handiagoa eskura dezan. Eta espazio hori emakumeen eta gizonen artean partekatu behar da. Horrexegatik gaude denok gaur hemen. Bestetik, bi txapelketek belaunaldi berriak palari lotzeko zaletasuna sortzen laguntzen dute”, esan du Lorea Bilbaok.
Hona hemen egutegiak:
NAZIOARTEKO BIZKAIA OPEN TXAPELKETA
Apirilaren 6an, 18:00etan, Armintza:
Gaubeka-Gordon Vs Fusto-Del Río.
Maldonado-Alkorta Vs Madariaga-Urrutia.
Apirilaren 8an, 18:00etan, Armintza:
Necol-Trannoy Vs Fusto-Del Río.
Gaubeka-Gordon Vs Madariaga-Urrutia.
Apirilaren 14an, 19:30ean, Bizkaia frontoian:
Necol-Trannoy Vs Madariaga-Urrutia.
Apirilaren 15ean, 18:00etan, Zierbenan:
Gaubeka-Gordon Vs Ibarguren-Ibai Pérez.
Fusto-Del Río Vs Maldonado-Alkorta.
Apirilaren 21ean, 19:30ean, Bizkaia frontoian:
Necol-Trannoy Vs Ibarguren-Ibai Pérez.
Apirilaren 22an, 18:00etan, Larrabetzun:
Fusto-Del Río Vs Madariaga-Urrutia.
Necol-Trannoy Vs Maldonado-Alkorta.
Apirilaren 28an, 19:30ean, Bizkaia frontoian:
Ibarguren-Ibai Pérez Vs Maldonado-Alkorta.
Apirilaren 29an, 18:00etan, Urdulizen:
Fusto-Del Río Vs Ibarguren-Ibai Pérez.
Necol-Trannoy Vs Gaubeka-Gordon.
Maiatzaren 6an, 18:00etan, Bizkaia frontoian:
Gaubeka-Gordon Vs Maldonado-Alkorta.
Ibarguren-Ibai Pérez Vs Madariaga-Urrutia.
Maiatzaren 12an, 19:00etan, Bizkaia frontoian:
Bigarren sailkatua Vs 5. sailkatua.
Hirugarren sailkatua Vs 4. sailkatua.
Maiatzaren 20an, 18:00etan, Plentzian:
Lehenengo sailkatua Vs 4. sailkatua.
Bigarren sailkatua Vs 3. sailkatua.
Maiatzaren 26an, 19:00etan, Sopelan:
Finalerdietako 1. jardunaldiko irabazleak.
Finalerdietako 1. jardunaldiko galtzaileak.
Ekainaren 2an, 19:00etan, Bizkaia frontoian:
Ligako finalerdietako hirugarren jardunaldia izango da.
Ekainaren 9an 19:00etan Bizkaia frontoian:
Hirugarren eta laugarren posturako partida
Finala.
EMAKUMEZKOEN LARRUZKO PILOTAKO V. BIZKAIA PALETA TXAPELKETA:
Apirilaren 14an, 18:00etan, Bizkaia Frontoian:
Irazustabarrena-Gorostiaga Vs Sáez-Erasun.
Murillo-Arrillaga Vs Galdós-Zulaika.
Apirilaren 21ean, 18:00etan, Bizkaia Frontoian:
Apirilaren 14ko irabazleak elkarren aurka jokatuko dute.
Apirilaren 14ko galtzaileek elkarren aurka jokatuko dute.
Apirilaren 28an, 18:00etan, Bizkaia Frontoian:
3. jardunaldia.
Maiatzaren 5ean arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Frontoian:
Hirugarren eta laugarren posturako partida.
Finala.