Transbisako langileek greba hasiko dute gaur, hitzarmena negoziatu dadin, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko eta langile-murrizketak eteteko. Grebak eragina izango du Supersurrean eta Artxandako tuneletan. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken horiek itxita izango dira 00:00etatik 06:00etara, gutxieneko zerbitzurik ez delako egongo.