Prestatzeko era:
Muskuiluak egosiko ditugu, eta salda gorde. Patatak ere egosiko ditugu 30-35 minutuan. Berakatzak eta tipulina zurituko ditugu, dadotan moztu, eta oliotan sueztituko ditugu 5 minutuan eta su motelean. Ondoren, kaiena eta irina gehituko ditugu, eta sueztitu. Txakolina botako dugu eta irakinaldi bat emango diogu. Salda gehituko dugu, eta 5-6 minutuan egingo dugu. Kaiena kendu, eta perrexila gehituko dugu. Muskuiluak saltsa berdean sartuko ditugu oskoletako bat kenduta. Bestalde, patatak xerra loditan ebakiko ditugu eta gainean muskuiluak eta salda ipiniko ditugu. Perrexila erabili dezakegu apaintzeko.