Salgai daude Udabarria Bertsotaneko sarrerak

Aikor aldizkaria 2023ko api. 19a, 12:29

Udabarria Bertsotan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen-fasea eta maiatzaren 4an hasiko da. Sarrerak salgai ipini dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Saio bakoitzeko sarrerak hiru euro balio ditu; hala ere, bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta 18 urtetik beherakoak aretora doan sartu ahalko dira gonbidapena aldez aurretik hartuta. Interneteko sarrerak agortzen ez badira, txarteldegietan ipiniko dira salgai. Txarteldegiak 18:00etan zabalduko dira.  

Udabarria Bertsotan fasean 48 bertsolarik eman dute izena. Bertsolariak bi multzotan banatu dira eta multzo bakoitzeko lau saio jokatuko dira. Saioak izango dira Urdulizen, Durangon, Diman, Muxikan, Aulestin, Sopelan, Busturian eta Zallan. Multzoko 13 bertsolari sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara puntuazioaren arabera. Txapelketaren udazkeneko fasean zuzenean sartuko dira 2021eko finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).