Lur Errekondok eta Tomas Lizarazuk (Bulego) kirola eta musika izango dute mintzagai barikuan

Aikor aldizkaria 2023ko api. 26a, 14:32

Lur Errekondo harrijasotzailea eta gizarte-hezitzailea da, baita el Conquis telebista-saioaren aurkezlea ere. Neskak kirolari buruzko hitzaldia egingo du online apirilaren 28an, barikuan, 12:30etatik aurrera. Egun berean, 12:45ean, Tomas Lizarazu Bulego taldearen abeslaria ere izango dugu entzungai. Lizarazuk musika izango du hizpide. Hitzaldiak esteka honetan ikusteaz ganera, ikusleek galderak bidaltzeko aukera izango dute.

Hitzaldi biak “Aittu!... eta esperientziak ezagutu” ekimenean barruan daude, 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzako hitzaldien multzoa. Berbaldiek gazteentzat interesgarriak diren gaiak sakontzea eta gazteak inspiratzea dute helburu. Lehenengoa Lander Unzueta streamer-ak eman zuen apirilaren 21ean. Besteak veste, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea sustatu du “Aittu!... eta esperientziak ezagutu” ekimena.

 

Tomas Lizarazuren bideoa:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=30&v=AHvucDvQvV8&embeds_euri=https%3A%2F%2Faittuhitzaldiak.eus%2F&source_ve_path=MzY4NDIsMzY4NDIsMzY4NDIsMjg2NjY&feature=emb_logo

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).