SUKALDARITZA

Zainzuriak, izokin-saltsarekin

a: Aphiwat Chuangchoem (Pexels) 2023ko api. 28a, 11:22

Osagaiak (lau lagunentzat): 16 zainzuri lodi, 100 g izokin ketu, kipula bat, 300 ml limoi-ura, 100 ml esnegain, ezkaia, kimu-eskukada bat, oliba-olioa, gatza eta piperbeltza.

Prestatzeko era:

Kipula zuritu, eta txikituko dugu. Zartagin batean olio apur bat ipini, eta bertan kipula egingo dugu, su motelean 10-15 minutuan. Egiten den bitartean, tiratan ebakiko dugu izokina. Kipula eginda dagoenean, esnegaina gehituko dugu, eta limoi-ur apur bat. Gatza eta piperbeltza botako ditugu, eta minutu pare batean izango dugu sutan, harik eta nahasia loditzen hasten den arte. Sua amatatu, eta gehituko ditugu izokina, limoi-ur apur bat eta ezkai-hosto batzuk (txikituta); saltsa gordeko dugu. Zainzuriak xukatu, eta zartagin batean egingo ditugu olio apur batean. Alde bietatik gorrituko ditugu minutu batean. Zainzuriak plateretan banatuko ditugu eta saltsa botako diegu gainetik, kimuek lagunduta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).