Aikor! aldizkariak azken alea argitaratu berri du. Ohiko atalez gainera, hilabete honetan Aikorlagun kanpaina berri bat jarri dugu martxan. Beraz, animatu eta izan Aikorlagun. Bestetik, Arrate Etxeberria aktore sondikoztarra ekarri dugu azalera. Etxeberria batez ere antzerki independentean aritzen da. Beste gai bat Novaltia enpresaren langileen greba izan da. Ia lau urte pasatu eta gero greba bukatu da, Europako grebarik luzeena, alegia. Era berean, Igor Serrano eta Igor Amarika muslari lezamarrak ezagutu ditugu, baita Izaro Sauto artista loiuztarra ere. Azkenik, San Isidro jaiak izango dira besteak beste, Derion, eta horren berri ere eman dugu.