Museoen Eguna maiatzaren 18an ospatuko da

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 2a, 13:42

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta Bizkaikoek bat egingo dute ospakizunarekin. Esate baterako, egun horretan museo gehienetarako sarrera doakoa izango da. Gainera, maiatzean hainbat ekintza egingo dira museoetan. Aurten “Jasangarritasuna museoen erroetan” aukeratu dute lelotzat eta ekitaldiak gaur aurkeztu dira Bilbon. Nazioarteko Museoen Egunak museoen garrantzia azpimarratzea du helburu. Informazioa: www.museoeguna.eus