TOKIKOMek bi lanpostu bete behar ditu Matx proiekturako

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 4a, 11:01

TOKIKOM euskarazko 76 toki-komunikabidek osatutako sarea da. TOKIKOMek bi lanpostu behar ditu, oinarrizko kirolaren inguruan gazteen artean euskarazko komunitatea sortzeko. Lanpostuak dira edukien arduraduna eta komunitatearen arduraduna. Curriculumak info@matx.eus helbide elektronikora bidali behar dira maiatzaren 19a baino lehen. Lanpostuei eta eskakizunei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jo daiteke hona.