Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu dute

a eta b: Baga Biga 2023ko mai. 11a, 12:15

Euskal Herriko Gurasoen Elkarteak (EHIGE) eta STR musika-taldeak Jagon kantaren bideoklipa aurkeztu dute gaur Bilbon, EITBren egoitzan. Jagon abestiaren helburuak dira euskara sustatzea eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzea. “Eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren harremanak eta hezkuntza publikoaren zaintza zein sustapena nabarmendu nahi ditu abestiak”, azaldu dute. “Inoiz baino gehiago da beharrezkoa euskarekin eta euskarazko hezkuntzarekin zerikusia duten ekintzak bultzatu eta ikusgarri egitea”. Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 4an izango da Mungian.