Izan Aikorlagun!

O km, batzen gaituen distantzia

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 19a, 14:33

Txorierriko hainbat euskaltzaleek to­toan, hau da, talde-lanean, sortu zuten Aikor! aldizkaria duela 22 urte. Gaur egun ere behar-beharrezkoa da totoan ibiltzea, bailarako euskara hutseko hedabide ba­ka­rrak aurrera jarrai dezan, eta hortaz, eus­kararen normalizazioan eragiteko, ko­munitatea errotu eta sendotzeko eta he­rrigintza aktibatzeko. Bertokoa ez ezik, gertukoa ere eskaintzen du Aikor! al­dizkariak, eta aikorlagunen babesa ezin­besteko du bidean zehar. Izan ere, 0 kilometro dago gure artean.

https://aikor.eus/bazkidetu/

https://aikor.eus/bazkidetu/

Sondikatik Larrabetzuraino, eta Loiun, Derion, Zamudion eta Lezaman gel­dialdia eginez, Txorierriko herri guztietan za­baltzen da Aikor! aldizkaria, doan eta 11 hilabetetan. Botaldi bakoitzean 8.000 ale kaleratzen dira; guztira 320.000 orri hilero, edo 3.520.000 orri urtero. Web­gunea ere badu: www.aikor.eus. Hori egu­nero elikatzen da eta paperak baino albiste eta argazki gehiago eskaintzen ditu. Era berean, batez beste, 6.000 bisi­taldi ditu hilero eta erabiltzaileei aukera ematen die informazioa eurek sartu de­zaten. Horrela, euskara bultzatzeaz gaine­ra, txorierritarron sarea jostea helburu du Aikor! aldizkariak, eta bertokoa, hur­bila, indartu. Tokiko merkataritzak eta os­talaritzak ere lekua du egitasmoan, guztion ekarpenari esker eskualde bizia dugu eta.

Azken urteak nekezak izan dira he­rritar guztiontzat, eta gertaerek ka­ze­taritzan ere eduki dute eragina. Pa­pera asko garestitu denez, Aikor! Txo­rierriko aldizkariaren inprenta-gastuak, esaterako, 1.000 euroko igoera izan du hi­lero; 11.000 euro, urtero. Horrezaz gaine­ra, zabalkunde-gastuak ere gora egin du: 580 euro gehiago hilean, 6.380 euro gehiago urtean. Eta zer esanik ez, bizitza bera ere asko garestitu da norbanako bakoitzarentzat eta fami­lien­tzat. 

Testuinguru honetan, zenbait sus­ten­gu behar ditugu Aikor! aldizkariaren bi­zitza duintasunez luzatu ahal izateko, eta haien artean oso baliotsua da zure la­guntza. Horregatik, egitasmoaren par­te izatera animatzen zaitugu, eta to­toan bertokoa eta gertukoa sendotzen ja­rrai­tu. 0 kilometroak batzen gaitu, eta ko­munitate irmoa bihurtu. 

 

https://aikor.eus/bazkidetu/

Erlazionatuak

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).