Uriartek irabazi dio Busketi Mungiako txapelketan

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 22a, 10:54

Asteburu honetan Mungiako txapelketa jokatu da 68. aldiz zaletuen kategorian. Gazte mailan, txorierritar bik jokatu zuten elkarren kontra finalean: Aimar Busket eta Adrian Uriarte. Garaipena bigarrenak lortu zuen. Senior kategorian, Unax Riolek eta Mikel Arangurenek jantzi dute txapela.

Umetan elkarrekin jokatu dute Lezamako Pilota Klubean, baina oraingo honetan arerioak izan dira. Aimar Uriarte sondizkotarrak Urko Bullonekin (Lagun Onak) jokatu zuen eta Aimar Busket lezamarrak, Aner Iglesiasekin (Upo Mendi). Partida polita izan zen, orekatua. Bullonek aurrea hartu zion Busketi atzeko aldean eta hori erabakigarria izan zen. Uriartek eta Bullonek 22 eta 17 irabazi zuten. Frontoian giro ederra egon zen, bertan 400 zale batu zirelako.

Bestetik, senior kategorian, Unax Riolek (Izarra) eta Mikel Arangurenek (Eple) 22 eta 11 irabazi zieten Gaizka Carregali (Adiskide) eta Jokin Bartureni (Izarra). Riolek azkar jokatu zuen eta txapelketaren pilotaririk onena izendatu zuten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).