Bizkaiko Infernua martxa zikloturistak Txorierri zeharkatuko du bihar

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 26a, 12:46

Bihar, maiatzak 27, Muros de Bizkaia – Bizkaiko Infernua martxa zikloturista egingo da Derion. Martxaren helburua da hezur-muina ematearen garrantzia ikusgai egitea. Ibilbide bi egongo dira: bata 118 kilometrokoa (2.350 metroko desnibela); eta bestea, 98 kilometrokoa (2.072 metroko desnibela). Parte-hartzaileak 08:30ean irtengo dira Deriotik eta, besteak beste, Loiutik, Urdulizetik, Gorlizetik, Maruritik, Mungiatik eta Amorebietatik pasatuko dira. Txorierri ere zeharkatuko dute, eta, gainera, Pike Horma egingo dute, Frantziako Tourren Bilboko hasieran igoera giltzarria izango dena. Helmuga Derion ere izango dute.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).