Sanchezek hauteskunde orokorretara deitu du uztailaren 23rako

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 29a, 14:28

PSOEk emaitza txarrak lortu zituen atzoko udal- eta autonomia hauteskundeetan. Hortaz, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du Gorteak desegin eta urte amaierarako aurreikusitako hauteskunde orokorrak aurreratuko direla. Hauteskundeak uztailaren 23an izango dira. Sanchezek adierazpen instituzionala egin du gaur goizean Moncloan. Ministroen Kontseilua 16:00etan batuko da, gorteak desegiteko eta hauteskunde-prozedura martxan ipintzeko.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).