Elkarretaratzeak, Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzesteko

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 29a, 15:06

Gizon batek bikotekide ohia hil zuen atzo Gasteizen. Emakumea haurdun zegoen, eta bere gorpuaren ondoan alaba txikia topatu zuten ertzaintzek. Hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzera deitu da hainbat herritan, baita Txorierrin ere. Horrela, Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak elkarretaratzea egingo du gaur, maiatzak 29, 20:00etan, Leizaola plazan; eta Zamudioko Udalak minutu bateko isilunea egingo du bihar, maiatzak 30, 12:00etan, udaletxearen aurrean. Moreak Lezamako talde feministak eta Lezamako Udalak ere elkarretaratze isilera deitu dute biharko, 19.00etan, plazan.