Asier del Riok Bizkaia Torneo Openaren finalerdia galdu du

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 5a, 11:04

Asier del Rio palista lezamarrak eta Pablo Fusto argentinarrak Bizkaia Torneo Openaren finalerdia galdu zuten barikuan, ekainak 2, Bilboko Bizkaia frontoian. Partida orekatua izan zen, baina arerioak, Dan Necol eta Ettienne Trannoy, nagusitu ziren eta horiek jokatuko dute txapelketaren finala.

Necolek eta Trannoyk 3 eta 2 irabazi zuten. Finalistek lehenengo jokoa (10 eta 8) irabazi zituzten, baita hirugarrena (10 eta 5) eta bosgarrena (10 eta 7) ere; eta del Riok eta Fustok, bigarrena (10 eta 5) eta laugarrena (10 eta 6). Beste finalerdian, Gauekak eta Gordonek emaitza bera lortu zuten, 3 eta 2, Madariaga eta Urrutia kanporatzeko.

Finala, beraz, Gaubekak eta Gordonek jokatuko dute Necolen eta Trannoyren kontra. Jaialdia barikuan, ekainak 9, 17:30ean, egingo da Bizkaia frontoian, eta, finala jokatu baino lehen, galtzaileak ere euren artean sartuko dira lehian hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko: Fusto-del Rio Madariaga-Urrutia bikotearen kontra. Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira frontoian bertan. Lehenengo sarrerak 10 euro balioko du; bigarrenak, 5 euro; eta hirugarrena doakoa izango da. Innpala enpresa antolatzaileak partidak girotuko ditu: musika izango da entzungai eta kamisetak zozkatuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).