Merkataritza eta euskara bultzatzeko kanpaina

Aikor aldizkaria 2023ko ekainaren 6a

Bizkaiko hainbat udalerrirekin elkarlanean, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak “KAISHOP, asko balio du!” kanpaina ipini du martxan. Kanpainaren helburua da herrietako merkataritza eta euskara sustatzea. Guztira 156 dendak eta hiru elkartek egin dute bat kanpainarekin. Saltokietan kanpainaren bereizgarria dago ikusgai.