Aurrekoan Gaizka Garitano futbol-entrenatzaileak adierazi zion babesa Aikor! aldizkariari, eta oraingo honetan Kattalin Barcena J Martina taldearen abeslariak adierazi dio. Izan ere, Aikor! duela 22 urte sortu zen Txorierriko hainbat euskaltzalek bultzatuta, eta gaur egun ere behar-beharrezkoa da bailarako euskara hutseko hedabide bakarra babestea, aurrera jarrai dezan, komunitatea errotu eta sendotzeko eta herrigintza aktibatzeko. Bertokoa ez ezik, gertukoa ere eskaintzen du Aikor! aldizkariak, eta aikorlagunen babesa ezinbesteko du bidean zehar. Izan ere, 0 kilometro dago gure artean. Izan aikorlagun!