Atun- eta gerezi-entsalada

a: Taryn Elliott (Pexels) 2023ko eka. 12a, 12:08

Osagaiak (lau lagunentzat): 200 g gerezi; 400 g atun fresko; letxuga gorria eta berdea, espinakak, errukula…; tipulin bat; piperbeltza; oliba-olioa eta gatza.

Prestatzeko era:

Lehenengo eta behin gozagarria prestatuko dugu. Horretarako, gereziak erditik moztuko ditugu eta ontzi batean ipiniko ditugu piperbeltzarekin eta oliba-olioarekin. Beratzen utziko dugu hozkailuan. Plater batean letxugak-eta ipiniko ditugu eta tipulina, juliana eran moztuta, gehituko dugu. Ondoren, atuna egingo dugu zartaginean. Laminatan moztu, eta letxugen gainean ipiniko dugu. Gereziekin egindako gozagarria botako dugu, baita gatza ere. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).