Antolatzaileek adierazi dutenez, lehiaketan parte hartu duten talde guztiek oso kalitate handia erakutsi dute agertokiaren gainean. Hasiera batean, 11 talde aukeratu ziren lehiaketan parte hartzeko, baina haietako bik –Brokend eta a Rebel To Hope– bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua, eta azkenean 9 talde ibili dira lehian. Hauek dira: Cruce de Miradas, Broken Izotz, Santi Matxete y Los Pieles Rojas, Perroloco, Isildu Zaitez, Midnight Road, Korroxion, Nada Cool eta Garaje Drama. Parte-hartzaile guztiek kutxa bana txakolin jaso dute saritzat. Txakoli Butroik babestu du lehiaketa.
Lehiaketa hiru egunetan egin da eta antolatzaileak pozik azaldu dira hark izan duen erantzunarekin. Horrela, datorren urtean berriro antolatzeko gogoz dabiltza. Parte-hartzaileak ere pozik agertu dira, Txorierrin lehen aldiz halako musika-txapelketa bat antolatu da eta.