Maiatzaren 18an Parkea Musik Fest egin zen Baserri Antzokian, eta saio arrakastatsua izan zela ikusita, antolatzaileek, Euskadiko Parke Teknologikoek, erabaki dute jaialdia luzatzea eta saio bi gehiago egitea. Horrela, bihar, ekainak 15, Baserri Antzokian joko dute Seviciak (metal), El Viejo Chimangok (Cumbia) eta Red Crocodile (hard rock). Ekainaren 22an, bestalde, agertokian izango dira Red Night Man (rock blues), Bulo (rock) eta Rojo Nieve (rock). Kontzertuak 18:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.