a: Larrabetzuko udalbatza (Facebook: Iñigo Gaztelu)
a: Erandioko udalbatza (Facebook: Podemos)
a: Loiuko udalbatza (Facebook: Josu Andoni Begoña)
a: Sondikako udalbatza (Sondikako Udala)
Maiatzeko hauteskundeetan, EAJk sei zinegotzi lortu zituen Sondikan (-1); EH Bilduk, 4 zinegotzi (+1); eta PSEk, zinegotzi bat. Loiun, EAJk zortzi zinegotzi eskuratu zituen (-1); EH Bilduk, 2 zinegotzi; eta PPk, zinegotzi bat (+1). EAJk zazpi zinegotzi eskuratu ditu Derion; EH Bilduk, lau zinegotzi (+1); eta PSEk, bi zinegotzi. Zamudion, EAJk sei zinegotzi lortu ditu (-1); eta EH Bilduk, bost zinegotzi (+1). EAJk zortzi zinegotzi eskuratu ditu Lezaman; eta EH Bilduk, 3; Erandion, EAJk zortzi zinegotzi lortu ditu (-1); EH Bilduk, sei zinegotzi (+1); PSEk, lau zinegotzi (-1); Podemosek, bi zinegotzi; eta PPk, zinegotzi bat (+1). Azkenik, Larrabetzun EH Bilduk zazpi zinegotzi lortu ditu; eta EAJk, lau.