Barikuan, ekainak 23, udako solstizioa ospatu genuen, urteko gaurik laburrena, San Joan gaua. Txorierrin suak piztu ziren, Eguzkiari indarra emateko eta, era berean, zaharra eta txarra dena erretzeko. Irudietan ikusten denez, su inguruan egin genuen dantzan, eta erritoak egin. Erakundeek eta elkarteek hainbat ekintza antolatu zituzten, gau magiko hura gozatu genezan.