Prestatzeko era:
Barazkiak ondo garbituko ditugu. Berenjena kubo txikitan ebakiko ditugu, eta piperra, tiratan (haziak kenduko ditugu). Piper-tirak zartagin batean salteatuko ditugu minutu batzuetan, harik eta biguntzen hasten diren arte. Berenjena gehituko dugu, eragin, eta ardo zuria botako dugu. Alkohola lurruntzen denean gatzpipertuko dugu, eta baratxuria eta limoi-birrindura gehitu. Salteatuko dugu eta azkenean ezkia gehituko dugu. Jogurt-saltsa egiteko, gainerako osagaiak nahastu, eta hagaxkak erabilita irabiatuko dugu, testura homogeneoa eta krematsua lortu arte. Oso lodi badago, olio apur bat erabili dezakegu saltsa arintzeko.