Euskotrenek tren-zerbitzuan aldaketak iragarri ditu zapaturako

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 29a, 12:26

Frantziako Tourraren Bilbo-Bilbo etapa dela eta, Euskotrenek jakinarazi du zapatuan, uztailak 1, maiztasun-aldaketak egongo direla tren- eta tranbia-zerbitzuan. Horrela, 7,5 minutuko maiztasuna egongo da Metroaren L3an, eta 30 minutuero E3 Lezama-Kukullaga/Etxebarri-Lezama linean, Zaldibar-Matiko/Bilbo-Zaldibar tartean eta E4 Bermeo-Matiko/Bilbo-Bermeo linean. Azaldu dutenez, maiztasun-aldaketaren eraginez linea batzuetako trenen ordutegia ere aldatu beharko dute eta horregatik erabiltzaileei gomendatzen diete ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea www.euskotren.eus webgunean edo app ofizialean.    

Bestalde, tranbia-zerbitzua goizeko lehen ordutik 14:30ak arte eteteko da Arriaga-La Casilla tartean, eta tren-zerbitzua aldi baterako etengo da Gernika eta Institutu/Gernika tartean, 15:18tik 16:45era.  Aurreko lerroetan aipatutako bideez gainera, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakira jo dezakete informazio bila.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).