Tourrak utzitako irudiak

a: idoia Andres (Larrabetzu), Iratxe Aburto (Zamudio), Derioko Udala (Facebook), Unai Ibarra (Pike) 2023ko uzt. 3a, 10:25

Zaleek Txorierrin bertan Frantziako Tourra gozatzeko aukera izan zuten zapatuan. Lehen etapa Bilbon hasi, eta Bilbon amaitu zen. Txirrindulariek 182 kilometro egin zituzten, eta Txorierriko herriak ere zeharkatu. Gure Esku mugimenduak deituta, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko unea ere izan zen zapatuan. Hemen Tourrak utzitako argazkietako batzuk daude ikusgai. Argazkiak eta bideoak 688 864 135 eta 747 406 561 telefono-zenbakietara bidali ahal dira