Barikuan Asuako jaiak hasiko dira

a: Zirkinik Bez (baga-biga.eus) 2023ko uzt. 10a, 09:50

Asuako jai-batzordeak dena prest du asteburuan jaiez gozatzeko. Uztailaren 14tik 16ra bitartean bertan izango dira, besteak beste, kalejirak, erromeriak, euskal dantzak eta umeentzako ekintzak. Auzotar eta bisitari guztiek ondo pasatzeko moduko jai-egitaraua da.

Uztailak 14, barikua

19:00 Kalejira.

19:00 Olgetan solas.

20:30 Txupinazoa.

21:00 Sardina-jana eta igel-toka lehiaketa.

23:00 Erromeria: Zirkinik Bez.

Ondoren, musika txosnetan.

 

Uztailak 15, zapatua

11:00 Umeen futbol-txapelketa, trikitiak girotua. Arteaga futbol-zelaian.

11:45 Beteranoen futbol-partida, trikitiak girotua. Arteaga futbol-zelaian.

14:00 Kalejira, Asuako plazara.

15:00 Herri-bazkaria.

17:30 Futbol-txapelketaren sariak banatzea.

18:00 Euskal dantzak, Goi Alde eta Gorantzaileak dantza-taldeen eskutik.

19:30 Umeen marrazki-lehiaketa.

21:00 Txitxi-burruntziak dastatzea.

21:30 Mariatxiak.

00:00 Erromeria: Urrats.

Ondoren, musika txosnetan.

 

Uztailak 16, domeka

12:30 Meza eta nagusientzako kopaua.

15:00 Herri-bazkaria (sagardotegiko menua).

17:00 Bingoa.

18:30 Andoni Oilokiegi.

20:00 Jaiak amaitzea eta kupela hustea.