Osagaiak (lau lagunentzat): bi meloi-xerra, tomate txikiak, letxuga, Mozzarella gazta, 2 edo 3 urdaiazpiko serrano-xerra, gatza eta piperbeltza, ozpina eta oliba-olioa, perrexila eta albaka.
Prestatzeko era:
Letxuga garbituko dugu, sikatu, eta erretilu handi batean zabalduko dugu. Meloia zuritu eta txikituko dugu eta zatiak letxugari gehituko dizkiogu. Tomateak eta gazta ere gehituko ditugu. Bestalde, urdaiazpikoa zatituko dugu eta entsaladara botako dugu. Entsalada hozkailuan gordeko dugu, harik eta mahaira ateratzen dugun arte. Gatza, piperbeltza, ozpina eta olioa botako ditugu, eta apaingarri moduan perrexila edo albaka erabiliko dugu.
Sukaldaritza
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).