Berrojalbizek hiru arrazoi eman ditu hainbeste aitorpen aurkezteko: aitorpenaren zirriborroa eskura jarri zaie zergadun guztiei, 2022ko ekitaldian enplegua hobetzea eta Aldundiak inflazioaren ondorioei aurre egiteko hartutako neurriak. Horren haritik, Ogasun sailak % 5,5eko deflaktzazioa eta urtean 35.000 euro baino gutxiagoko errentak dituztenen 200 euroko kenkaria ezarri ditu eta horiei esker, 121,2 milioi euro egon da zergadunen alde. Horri 2022ko ekitaldiko atxikipenetan aplikatutako 52 milioi euroak gehituta, 173,2 milioi euro izan da hartutako neurrien guztizko eragina. Aldundiak nabarmendu ditu herritarrek kenkari sozialengatik aplikatu dituzten 694 milioiak.
Zergadunek hiru kanal izan ditugu aurten aitorpena egiteko: Interneten bidez, telefonoz eta aurrez aurre. Aurreko urteetako joerari jarraituz, % 80k Internetez bidez aurkeztu du aitorpena. Telefonoak aurkezpenen % 15 jaso du, eta bulegoetan % 5 formalizatu da. Herritarrek ontzat eman dute jasotako zerbitzua eta 8,9 puntu eman diote.
EMAITZA |
Aitorpenak |
% / guztira |
Zenbatekoa |
Batez bestekoa |
Itzultzeko |
488.588 |
% 74,7 |
503.845.524 € |
1.031 € |
Ordaintzeko |
165.135 |
% 25,3 |
414.036.474 € |
2.507 € |
|
653.723 |
% 100 |
-89.809.050 € |
|
Aurreko ekitaldiekin alderatuta
EMAITZAK |
Erenta18 |
Errenta 19 |
Errenta 20 |
Errenta 21 |
Errenta 22 |
Aitorpenak, guztira |
577.340 |
579.740 |
636.364 |
614.276 |
653.723 |
Itzuli beharreko aitorpenak |
397.417 |
399.631 |
453.698 |
426.525 |
488.588 |
Ordaindu beharreko aitorpenak |
179.923 |
180.109 |
182.566 |
187.751 |
165.135 |
Itzulitako zenbatekoa |
417,1 M€ |
427,5 M€ |
408,7 M€ |
425,6 M€ |
503,8 M€ |
Ordaindutako zenbatekoa |
363,1 M€ |
352,5 M€ |
379,5 M€ |
439,4 M€ |
414,0 M€ |