EAJ izan da alderdi bozkatuena Txorierrin

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 24a, 12:00

Espainiako Kongresurako hauteskundeak direla-eta, EAJk boto gehien jaso ditu Txorierrin: 4.528 boto; hala ere, 896 boto galdu ditu, 2019ko hauteskundeekin alderatuta. Bigarren alderdia EH Bildu izan da, 3.102 boto eskuratu dituena; 755 boto gehiago. PSOEk, bestalde, 2.164 boto jaso ditu; 666 gehiago. SUMAR alderdiak 1.035 boto lortu ditu; 445 boto gutxiago, PODEMOSek aurreko hauteskundeetan izandako emaitzekin alderatuz gero. PPk 881 boto jaso ditu; 245 boto gehiago. Eta, azkenik, VOXek 247 boto izan ditu; 71 boto gehiago. Parte-hartzea % 73,26koa izan da.