Bikini operazioaren iruzurra
Norbanakoaren konplexuak ez dira ezerezetik sortzen, eta bikini edo bainujantzi bat janzteko beldurraren kasuan are gutxiago. Uda aurreko hilabeteetan, komunikabideek eta dendek bikini operazioarekin bonbardatzen gaituzte, baina, zer da hori?
Medikuntzaren ikuspuntutik, gure gorputzarentzat bikini operazioa bonba bat da. Kasu gehienetan, bi hilabetez muturreko dieta kaltegarriak egin behar izaten dira gure osasunerako, eta ondoren, negua itzultzean, ohitura ez osasungarriak hartzen dira berriro. Ez du bizimodu osasungarria sustatzen, argaltasunaren gurtzan oinarritutako jokabide obsesiboak baizik.
Gizartea ala ni naiz?
Munduko pertsonarik barnerakoiena ere gizartean bizi da. Hainbat eragin jasotzen ditugu: gure familiarena, lagunena, ikaskide eta lankideena, bisitatzen ditugun webguneena, Instagramen jarraitzen ditugun kontuena… Ikusi ahal den bezala, zerrenda oso luzea da. Gizarteak begietatik sartzen dizkigun ideak barneratu eta beste pertsona batzuekin erreproduzitzen ditugu.
Entzun zure gorputzari
Maite ezazu eta zaindu. Eman denbora hausnartzen edo edertasun-errutina batez mimatzen, horrek lagunduko du harekiko duzun pertzepzioan. Ikasten baduzu zure gorputzari maitasunez begiratzen eta munduko gauzarik preziatuena bezala zaintzen, aldaketa hori kanpoan nabarituko da.
Ez epaitu
Has zaitez sare sozialetan jarraitzen dituzun kontuak berrikusten, gogoan izan gorputz eta bizitza perfektuei buruz ikusten ditugun argazkiak eta istorioak ez direla beti %100 errealak.
Ez alderatu inoiz zure gorputza besteenarekin, zurea bakarra baita eta atera probetxua zure indarguneei.
Aldaketatik abiatzen da
Udako gorputz perfektua zein izango litzatekeen galderari erantzunez, garrantzitsuena hauxe litzateke: lehenik eta behin, gorputz bat dugula balioestea, zaintzea, errespetatzea, bizitzea eta berezitasunean geure egitea, eta azkenik, urtaroa edozein dela ere, norbanakoaren gorputza maitatzea ezinbestekoa da.