Gaurtik eta irailera arte oporretan izango gara Aikor! aldizkarian. Beharbada, zuk ere laster hartuko dituzu oporrak, edo dagoeneko gozatu dituzu. Nolanahi ere, udako oporrak herrian ematen dituzula, atzerrian, Euskal Herrian, etxean, kostaldean, mendian, herriko igerilekuetan… bidali argazkiak eta bideoak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora edo whatsappez 747 406 551 telefono-zenbakira, eta partekatu Txorierriko lagunekin. Argazkiak paperezko aldizkarian eta webgunean argitaratuko ditugu irailean, eta bideoak webgunean. Ondo pasa oporretan!