Gaia librea da, eta lanak, argitaratugabekoak. Horiek ebaluatzeko, hartuko dira kontuan, besteak beste, irudimena, kreatibitatea eta presentazioa. Lanak ez dira lau orrialde baino luzeagokoak izango eta parte-hartzaile bakoitzak ezin izango du lan bat baino gehiago aurkeztu. Lanak gutunazal handia batean aurkeztuko dira eta kanpoko aldean kategoria eta bakoitzari dagokion udalerria idatziko dira. Gutunazal barruan ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira; azken horretan jarriko dira izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa.
Kategoria bakoitzeko sari bat emango da. Horrezaz gainera, bi akzesit emango dira kategoriako eta herriko. Saritutako lanak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen esku geldituko dira, eta horrek lanen kopiak egiteko eta zabaltzeko eskubidea izango du. Gainerako lanak urtarrilean zehar batu ahalko dira Mankomunitatean. Sariak noiz eta non banatuko diren aldez aurretik jakinaraziko da.