Bi mila ikasletik gora Txorierriko ikastetxe publikoetan

a: Pavel Danilyuk pexels 2023ko ira. 7a, 12:06

Ikasturtea gaur hasi da ofizialki Hego Euskal Herrian. Eskolara joaten diren lehen aldia da batzuentzat, baina beste batzuentzat lagunak berriro ikusteko unea da. Hortaz, urduritasuna eta ilusioa nagusi dira, nahiz eta uda ostean ikasgelara itzultzea kostatzen den. Txorierriko ikastetxe publikoetan 2.171 ume eta gazte izango dira aurtengo ikasturtean: 209 ikasle, Larrabetzuko eskolan; 158, Lezaman; 198, Zamudion; 567, Derion; 266, Sondikan; eta 773, Txorierri Institutuan.