Ideia irabazleak 500 euroko txartela jasoko du saritzat, produktu elektronikoak erosteko; bigarrenak eta hirugarrenak 350 eta 150 euroko txartelak jasoko dituzte hurrenez hurren. Ideiak baloratzeko orduan, epaimahaiak hurrengo hizpide hauek hartuko ditu kontuan: originaltasuna, sormena, komunikazio-metodo egokia, sexu-aniztasuna eta dibertsitate funtzionala duen pertsonen aukera-berdintasuna, txorierritarren bizitza hobetzea, tokiko sareetan parte-hartzea eta ingurumen-jasangarritasuna. Hemen informazio gehiago topa daiteke.
Aurreko edizioan, OGAGA egitasmoak irabazi zuen lehiaketa. Talde irabazleak zakarrontzi adimenduna aurkeztu zuen lehiaketara: zakarrontzi hori gai da poltsa beteta dagoen antzemateko, poltsa ixteko eta bere ordez beste bat jartzeko. Bestalde, INFOBEACH egitasmoak, hondartzei buruzko informazioa kontsultatzeko aplikazio mugikorrak, bigarren saria lortu zuen; eta EKOLATUA egitasmoak, klima-aldaketari eta garapen iraunkorrari buruzko kontzientziazio-ekimenak, hirugarrena.