Eguneratzearen baitan, ordainlekuko ekipo guztiak ordezkatuko dira, eta bide guztietan ordaintzeko metodo asko eskaini. Era berean, erdiko bidea itzulgarria izango da, trafikoaren beharretara egokituta. Bestalde, bideetako markesina berrituko da eguzki-panelak instalatzeko eta ordainlekua eta kontrol-eraikina hornitzeko energia sortuko da; kontrol-eraikina eta inguruak ere erabat berrituko dira.
Free flow sistema abuztuan ezarri zen Bilborako norabidean, eta irailean Txorierrirako norabidean ere ezarri zen. Sistema horrek 40 km/h-ko abiadurari eusteko aukera ematen du, eta erdiko bideekiko mendekotasuna murriztu.