“Hezkuntzak euskara gehiago behar du” sinadura-bilketa

a: Pexels 2023ko ira. 26a, 12:58

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria prestatzen ari da, eta Euskalgintzaren Kontseiluak “Hezkuntzak euskara gehiago behar du” sinadura-bilketa ipini du martxan, “lege horretan eragiteaz gain, ikas-komunitatea aktibatu eta jendartean euskararen aldeko iritzia eta jarrera hedatzeko”. Horri lotuta, Eusko Legebiltzarreko kideei eskatu diete lege berriak hiru puntu hauek jasotzeko: euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa, euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea. Sinadura-bilketa urriaren 15era arte izango da zabalik hemen https://euskaragehiago.eus.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).